Kultura etxeko aretoan egin zuten musikala Papargorri abesbatzako gaztetxoek. Rock Eskola irudikatu dute aurtengoan; rocka oinarri hartuta, musika genero horretan izarrak izan diren abeslariak goraipatu zituzten.
Larraitz Arriolabengoa eta Maria Izaga ibili ziren zuzendari lanetan, eta pianoa jotzen Idoia Asurmendi ibili zen.
'Ura bere bidean'
Larraitz Arriolabengoak esan zuen Papargorri abesbatza Ura bere bidean ekimenean parte hartzeko aukeratu dutela, datorren urterako.