Gazte Asanbladak giro ona eta parranda ipiniko ditu jaietan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko eka. 30a, 13:00

Gazteak, kuadrillen arteko pikean. Artxiboko irudia.

Aramaioko Gazte Asanbladak egitarau zabala prestatu du San Martin jaietarako. Ekintzen artean dago urtero egiten duten film laburren lehiaketa.

Etzi izango da lanen emanaldia, domeka, 23:30ean, parkean. Aurtengo lehiaketako gaia Alkate berria izango da. Film laburren emanaldiaren ondoren, Berbapasie egingo dute. Domekako arratsalderako beste zenbait ekintza ere prestatu dituzte; 18:00etan hasita, herriko paretak eta eraikinak eskalatzen ibiliko dira, street boulder txapelketaren barruan.

Astelehenean, aldiz, kuadrillen arteko pikea egingo dute, 16:30ean, parkean. Izena momentuan bertan eman behar dela azaldu dute Gazte Asanbladako kideek, hamar bat laguneko taldeetan. Betiko moduan, askotariko jolasak egingo dituzte eta umorea ere presente egongo da. Aurtengo jaietako berritasuna izango da Gazte Asanbladako kideek txosna dekoratuko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak