Uztailaren 5ean, eguaztena, argia moztuko dute argindarraren sarea hobetzeko. Mozketak eragina izango du herri guztian, Oletan izan ezik. Hala ere, auzo guztietan ez du modu berean eragingo: 9:00etatik 11:00etara bitartean argi barik egongo dira Barajuenen, Azkoagan, Zabolan, Untzillan, Suñan, Altzagan eta Gureian; eta, aldizkako mozketak izango dituzte Ibarran, Etxaguenen, Gantzagan, Ibaben, Arexolan, Arriolan eta Uribarrin. 11:00etatik 13:00etara, aldiz, argi mozketak egingo dituzte herri osoan.
Gomendatu dute tarte horretan aparatu elektronikoak deskonektatzea eta igogailurik ez erabiltzea.