Aramaioko III. lagun arteko pilota txapelketa amaierara iritsi da. Zortzi bikote ibili dira nor baino nor gehiago lehian; bi taldetan sailkatuta jokatu dituzte partiduak. Azken aste honetan finalerdiak egin dituzte, eta gaur, ekainak 30, finala jokatuko dute Maider Unda pilotalekuan. Ander Lopez eta Julen Olaizola bikoteak 22-11 irabazi zion finalerdia Julen Errasti eta Iker Guerrero bikoteari, eta modu horretan finalerako txartela lortu zuen. Finala jokatuko duen bigarren bikotea Markel Arriolabengoak eta Danel Herrartek osatutakoa izango da. Haiek euren anaien aurka izan zuten finalerdia, Jon Herrarteren eta Aimar Arriolabengoaren aurka, eta 22-13 irabazi zuten.
Final polita
Txapelketan ikusle askorik izan ez duten partiduak jokatu dituzten arren, gaurko finala jendetsua izatea espero dute, eta baita giro handikoa ere. "Finalera etortzen da jendea, herritarrak eta lagunak, eta giro oso polita egoten da", dio Julen Olaizolak. Partidu lehiatua izango dela uste dute, ikusteko polita. Bikote faboritorik egotekotan, Lopezek eta Olaizolak osatutako da; izan ere, liga eran jokatutako lehenengo zatian, Lopez eta Olaizola nagusitu ziren Arriolabengoaren eta Herrarteren aurka.
Afizionatuen partidua
Lagun arteko finalaren aurretik afizionatuen mailako pilota partidua jokatuko dute, 19:30ean. Ander Murua eta Manex Balerdi bikotea, batetik, eta Ibai Jauregi eta Endika Uriondo bikotea, bestetik, nor baino nor gehiago