Arabako Foru Aldundiak eta Gorbeialdeko Kuadrillak antolatuta 50 orduko ikastaroa egingo dute uztailaren 10etik 21era. Langabeei zuzendutako doako ikastaroa izango da: Biltegiko langileak, eta orgen eta plataforma-jasotzaileen erabilera ikastaroa.
Uztailaren 10ean hasiko dute ikastaroa, eta astelehenetik barikura izango da 08:30etik 13:30era. Informazio gehiago 945 43 01 67 telefono zenbakian eta ekonomia@gorbeialdea.eus helbidean lor daiteke.