Gorbeialdeko udalekuetako hezitzaileei zuzendutako bi orduko tailerra egingo dute ekainaren 28an, Zigoitiko kultur etxean. Gaian interesa duen edozein gaztek egin ahalko du ikastaroa, udalekuetan parte hartu ez arren. Nola sozializatu euskararen erabilera Gorbeialdeko udalekuetan? izango da gaia. 17:00etan izango da tailerra.
Ekainaren 26a baino lehen eman beharko da izena euskara@gorbeialdea.eus helbidera idatzita.