Sanjuanak ospatuko dituzte Azkoaga auzoan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko eka. 23a, 10:13

San Juan sua.

22:00etan piztuko dute sua Sorgin Kalejirie trikitilariek lagunduta.

San Juan jaiak ospatuko dituzte Azkoagan. Gaur, 18:00etan, txopoa igoko dute; ondoren, umeendako jolasak izango dituzte, eta baita parrillada ere. Sua piztuko dute 22:00etan, Sorgin Kalejirie trikitilariek lagunduta. Aste bukaerako ekitaldi nagusia Bea Asurmendi musikari aramaioarraren kontzertua izango da, bihar, zapatua, 19:30ean. Boskote formatuan igoko da taula gainera. Zapatuan, gainera, trikitilariek lagunduta parrillada egingo dute, eta 17:00etan briska eta mus txapelketa eta umeen jolasak. Domekan, meza esango dute 13:00etan, eta, ondoren, auzo bazkaria eta erromeria izango dute

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak