Ikasturte berrirako izen-ematea zabaldu du Lagun Artean dantza taldeak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko eka. 21a, 11:14

San Martin jaietako saioa.

Lagun Artean dantza taldeak herritarrak animatu nahi ditu dantza taldera. Astean ordubeteko saioak izaten dira.

Lagun Artean dantza taldeak ikasturte berrirako izen-ematea zabaldu du. Interesa duen edonork izango du izena emateko aukera, ume zein heldu. Astean ordubeteko entseguak egiten dituzte, eguenetan edo barikutan. Gainera, herriko jaietan dantza egiteko aukera eskaintzen du taldeak.

Interesa duenak idatz dezala mezua lagunartean60@gmail.com helbidera.

Adinaren arabera banatuko dituzte taldeak eta betiko dantzak eta koreografiak ikasteko aukera egongo da. Ikasturteak 90 euroko kostua du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak