Ikasturte amaierako jaia egin zuten barikuan trikitilariek eta pandero-jotzaileek. Musika Etxean elkartu ziren eta handik kalejiran joan ziren parkera. Musikaz gozatzeaz gain, mokadutxoa izan zuten parkean.
Gainera, txartelen zozketa egin zuten. Zenbaki sarituak dira:
- 2296 zenbakia; ordezkoa, 448.
- 1747 zenbakia; ordezkoa, 2034.
- 2133 zenbakia; ordezkoa, 687.