Osoko bilkura motza eta hunkigarria izan da, eta ezustekorik gabe izendatu dute alkate EH Bilduren hautagai Iban Herrarte. Azken bi agintaldietan zinegotzi izandako Cristina Etxenausiaren eskutik jaso du aginte-makila. Gaur arte alkate izan den Lierni Altunak ere hitza hartu du, eta herritarren partetik jasotako babesa eskertu du. Gainera, aramaioarra izaten jarraituko duela, eta lanerako alboan izango dutela gaineratu du.