Eskolako ikasturtea amaitzear da eta oporrak hasiko dituzte ekainaren 21ean Aramaioko ume eta gaztetxoek. Bada, Udalak antolatu ditu uztailean zehar egingo diren udaleku irekiak. Uztailaren 5ean hasiko dituzte udaleku irekiak eta uztailaren 21era arte iraungo dute –biak barne–. Ordutegia izango da 10:00etatik 13:00etara. Hamar begirale 2 eta 12 urte arteko umeei zuzendutako udalekuak izango dira. Izen-emate epea amaituta, udal ordezkariek nabarmendu dute 94 haurrek eman dutela izena 2023ko udaleku irekietarako. Adinaren arabera taldeetan banatuta ibiliko dira eta hamar begirale egongo dira eurekin; gainera, beste bi gaztek begirale izateko praktikak egingo dituzte. Horrez gain, udaleku hezitzaileak ere izango dira; besteak beste, kamisetak margotzea, eskulanak, auzoetara irteerak, sukaldaritza tailerrak, txangoak bizikletarekin, Otxandioko igerilekura egun-pasa.