Sastiñako Musika Jaialdiaren barruan, Parradust taldeak giroko du gaur iluntzea. 19:30ean hasiko dute kontzertua. Euskal tradizioko kantak, Irlandako erritmoak eta zelten erritmoak batzen dituzte musikariek. 2009an sortu zuten taldea, eta alboka, trikitia, whistle eta uilleann instrumentuak jotzen dituzte, besteak beste.