Bihar, zapatua, eguerdiko hamabietan eratuko dute udalbatza berria 2023-2027ko agintaldirako. Maiatzean egin ziren hauteskundeen emaitza ikusita, Iban Herrarte Arana izendatuko dute Aramaioko alkate. Sei zinegotzi izango ditu EH Bilduk eta hiru EAJk. Ekitaldia 12.00etan hasiko dute; lehenengo, Mahaia eratuko du idazkariak, zinegotzi zaharrenarekin eta gazteenarekin. Ondoren, bederatzi zinegotziek karguaren zina egin beharko dute.
Modu horretan, alkate izateari utziko dio Lierni Altunak –bi agintaldi egin ditu alkate eta beste bat zinegotzi–; Santi Balantzategik, Oihana Ameskuak, Ana Martiaranak, Gorka Astondoak, Cristina Etxenagusiak, Juanan Peñak eta Pedro Elosegik ere zinegotzi kargua utziko dute.