Ikasturtea amaierara irisi zaie Aramaioko trikitilari eta pandero-jotzaileei. Hala, kurtsoa agurtzeko jaia egingo dute gaur arratsaldean herrian zehar. 17:00etan Musika Etxean elkartuko dira eta handik abiatuta kalejiran parkera joango dira. Parkean, gainera, jan-edana izango dute guztiendako. Panderoarekin eta trikitiarekin joateko dei egin diete ikasle guztiei.
Txartelen zozketa
Ikasturte amaierako jaian ohikoa den txartelen zozketa ere egingo dute. Parkean bertan egingo dute zozketa, gaur, eta zenbaki irabazlea zein den jakingo dute. Ikasleak ari dira txartelak saltzen azken asteetan. Hiru sari daude: lehenengoarentzat, gaua eta gosaria landetxe batean; bigarrenarentzat, produktu ekologikoekin osatutako saskia; eta hirugarrenarentzat, gazta bat.