Aramaioko ur-parkea dagoeneko martxan da gaztetxoen gozamenerako. Ondoko ordutegia izango du:
- Eskola egunetan, astelehenetik barikura, 16:30etik 19:30era egongo da zabalik; eta, zapatutan eta domeketan, 11:00etatik 19:30era.
- Opor garaian, 11:00etatik 19:30era egongo da zabalik ur-parkea.
Ur-gunearen erdian dagoen botoia sakatu behar da ura irteten hasteko; 15 minututara geratuko da, eta ur gehiago nahi baldin bada, berriro sakatu behar da botoia.
Arauak
- Ura ez da edangarria.
- Ur-gunearen barruan ezin da ez jan ezta edan ere.
- Ezin da kristalezko ontzirik sartu
- Ezin dira bizikleta, patinete eta bestelako ibilgailurik sartu.
- Ezin dira animaliak sartu.
- Beharrezkoa duten umeek pixoihala erabili beharko dute.
Jaurlaritzaren osasun sailak ikuskatuko du parkea, dagokion higiene neurriak hartuz.
Aramaioko Udalak gogoratu du guztion ur-parkea denez, ondo zaintzeko eta erabiltzeko.