Naia Bailezek eta Unax Caminok irabazi dituzte jaietako kartel lehiaketak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ekainaren 12a

Ezkerrean, Caminoren kartela; eskuman, Bailezena.

San Martin jaietako kartel lehiaketa egin du Udalak; bi kategorietan bereizita aukeratu dituzte sarituak: helduen kategoria eta umeen kategoria. 

Aramaioko Udalak deitutako kartel lehiaketak baditu irabazleak. Helduen kategorian Naia Bailez Kortabarria izan da saritua; eta, umeen kategorian Unax Camino Altuna.

Guztira 16 kartel aurkeztu dituzte lehiaketara; epaimahaikideen esanetan onena aukeratzea ez da erraza izan; hori horrela, guztien parte-hartzea eskertu dute.

Lelo lehiaketa

Lelo lehiaketari dagokionez, 13 lelo proposamen jaso dituzte udaletxean. Lehiaketa irabazi duena izan da Leire Arrizabalaga Zubiak sortutako leloa: Izan herri, egin irri! Jaietako zapietan erakutsiko dute leloa, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak