Sastiñako musika jaialdiak bigarren hitzordua izango du gaur: Twin Room taldeak pop-swing doinuak eroango ditu plazara. 19:30ean izango da emanaldia. Sonia Vera eta Josu Jungitu dira taldekideak. 2012an sortu zuten taldea, Malalenguan egindako jam session baten ondoren. Musika oso pertsonala egiten du bikoteak.