Gorbeialdeko musikarien topaketa egingo dute bihar Izarran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ekainaren 9a

Aramaioko Musika Eskolako ikasleak, 2022an.

Gorbeialdea Musikaz Blai! jardunaldia egingo dute bihar, zapatua, Izarran. Gorbeialdeko musika topaketa izango da, eta hainbat musika eskolak parte hartuko dute; tartean, Aramaiokoak.

Egun osoko jaia izango da: 10:00etatik 16:00ak arte egingo dituzte ekintzak. 10:00etan, Aramaioko, Urkabustaizko, Zigoitiko eta Zuiako musika eskolen taldeen kontzertuak egongo dira kultura etxean. 12:00etan, kalejira egingo dute: kultura etxetik Izarrako elizara joango dira musikarekin kaleak girotzen. 12:30ean, abesbatzen txanda izango da. Elizan egingo duten kontzertuan parte hartuko dute Aramaioko Bizente Goikoetxea abesbatzak, Mairuk, Umek eta Zurbano abesbatzak. 14:00etan musika jardunaldiaren ekitaldi amaiera egingo dute, Lolaenean; ondoren, 14:15ean, luntxa izango dute Gorbeialdea Musikaz Blai! jardunaldian parte hartuko duten musikari guztiek. Itzulerako autobusak Ostuño aparkalekutik irtengo dira, 16:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak