Adineko pertsonen VIII. topaketa Agurainen egingo dute, zapatuan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko eka. 7a, 11:17

2022an, Aramaion ospatu zuten Arabako adineko pertsonen topaketa.

Las Cuatro Torres elkarteak antolatuta adineko pertsonen topaketa egingo dute zapatuan, Agurainen.

Las Cuatro Torres elkarteak antolatuta Arabako Adineko Pertsonen VIII. topaketa egingo dute Agurainen; tartean izango dira Alaiak erretiratuen elkarteko kideak. Egun osoko egitaraua antolatu dute.

Aramaion 10:00etan elkartuko dira eta autobusez joango dira Agurainera; han, meza, musika, dantzak, herria bistatzeko aukera eta beste zenbait ekintza izango dituzte. 14:30ean bazkaria izango dute Aniturri kiroldegian, eta ondoren zozketa eta oparien banaketa.

Aramaioarrak 20:00ak inguruan itzuliko dira herrira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak