Herritarrek badute aukera hauteskunde propagandarik etxean ez jasotzeko. Eskaerak bi modutara egin daitezke, eta behin eskaera eginda ez dute hemendik aurrera egingo diren hauteskundeetako propagandarik jasoko etxeko buzoian.
Eskaera on line egin daiteke ondoko loturan. Kasu horretan, ziurtagiri elektronikoa izatea beharrezkoa izango da. Beste aukera da inprimakia betetzea eta udaletxean aurkeztea.