2023/06/10 9:30
Batzarra
Aramaioko Udala Aztikerrekin batera garatzen ari den prozesuaren jarraipena izango da. Herritarrak gonbidatu nahi dituzte deliberazio jardunaldira. Hiru helburu izango ditu batzarrak: argitaratu den proiektuaren aurrean Udala egiten ari den ekintza-multzoaren berri ematea; Aztikerrekin egindako ikerketaren lehenengo diagnosiaren emaitzen berri ematea; eta, deliberazio ariketa egitea: Zer estrategia eta ekintza jorratu ditzake Udalak Parke eolikoaren proiektuaren aurrean?
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.