Aldundiko Gazteriaren Foru Erakundeak garraiorako dirulaguntzak emango ditu euren bizilekutik beste udalerri batera mugitu behar duten ikasle gazteendako; zehazki, unibertsitateko, batxilergoko, erdi mailako edo goi mailako zikloetako ikasleendako. Eskaerak ekainaren 12tik 30era bitartean egin beharko dira –biak barne–.