Zapatuan jokatuko duten Euskal Herriko Eskolarteko finalerako gonbidapenak eskuragai daude

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko maiatzaren 31

Sabin Abarrategi Aramaioko finalean.

Sabin Abarrategi aramaioarra Iurretan jokatuko den finalean izango da.

Lurraldez lurralde jokatutako eskolartekoetan sailkatutako 10 bertsolarik parte hartuko dute zapatuan Iurretan egingo den Euskal Herriko Eskolarteko txapelketako finalean. Final nagusian Sabin Abarrategi aramaioarra egongo da; izan ere, maiatzaren 20an Aramaion jokatutako Arabako Eskolarteko finalean bigarren postua eskuratu zuen, Maddi Agirreren atzetik.

Saioa doan izango da eta dagoeneko gonbidapenak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian. 11:30ean hasiko da Euskal Herriko Eskolartekoa Iurretako frontoian, eta saioa amaitutakoan mokadua eskainiko dute eta hara joandakoen artean zozketa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak