Itur Zuri Emakume elkarteak Getariara irteera antolatu du ekainaren 17rako. Balenciaga museoa bisitatuko dute Getarian, eta ondoren Balearri jatetxean bazkalduko dute. Interesa duenak izena eman beharko du ekainaren 5erako, 685 72 12 23 telefono zenbakian edo iturzuri@gmail.com helbidean. Prezioa izango da 50 euro elkarteko bazkideendako eta 55 euro bazkide ez direnendako.