Aramaioko Udalak martxan jarri ditu San Martin jaietako kartel eta lelo lehiaketak.
Kartel lehiaketa
Kartel lehiaketan bi kategoria bereiziko dituzte: umeak, 15 urtera artekoak; eta, helduak 16 urtetik gorakoak. Helduen kategorian edonork parte hartu ahal izango du, eta umeen kategorian, ume aramaioarrek. Obra guztiak originalak izan beharko dira eta honako testu hau eraman beharko dute: San Martin jaiak 2023, Ekainak 30, uztailak 1, 2, 3.
Kartelak sortzeko teknika librea izango da, eta ekainaren 6rako aurkeztu beharko dira udaletxean edo itxasokultura@gorbeialdea.eus helbidean. Kategoria bakoitzeko emango den saria da: umeak 100 euro eta nagusiak 160 euro.
Lelo lehiaketa
San Martin jaiak iragartzeko lelo lehiaketa ere abian du Udalak. Leloak esaldi bakarra izan beharko du, euskarazkoa. 12 urtetik gorako aramaioarrek har dezakete parte, eta bakarka edo taldeka har daiteke parte. Leloak aurkez daitezke udaletxean edo itxasokultura@aramaio.eus helbidera idatzita, ekainaren 6ra arte. Sari bakarra egongo da, 100 eurokoa.
Mezu irabazlea San Martin jaietako zapian agertuko da.