Maddi Agirre nagusi Arabako Eskorlarteko Bertsolari Txapelketaren finalean

Txomin Madina Milikua 2023ko maiatzaren 21a

Entzulez betetako Aramaioko kultura etxean jokatu zen atzo Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala, eta egin beharreko lan guztiak eginda, Maddi Agirre gasteiztarrak eroan zuen hirugarrenez txapela, baita Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketaren finalean aritzeko txartela ere. Iraide Onaindia, Gari Arexolaleiba eta Sabin Abarrategi aramaioarrak ere izan ziren finalean . Irabazterik lortu ez arren, bigarren geratu zen Abarrategi ere lehiatuko da Euskal Herriko finalean.

Argazkiak: Arabako Bertsozale Elkartea eta Goiena

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak