Entzulez betetako Aramaioko kultura etxean jokatu zen atzo Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala, eta egin beharreko lan guztiak eginda, Maddi Agirre gasteiztarrak eroan zuen hirugarrenez txapela, baita Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketaren finalean aritzeko txartela ere. Iraide Onaindia, Gari Arexolaleiba eta Sabin Abarrategi aramaioarrak ere izan ziren finalean . Irabazterik lortu ez arren, bigarren geratu zen Abarrategi ere lehiatuko da Euskal Herriko finalean.
Argazkiak: Arabako Bertsozale Elkartea eta Goiena
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.