Lehengo aldiz ekitaldia parkean egin dute. Aramaioko haur nahiz helduak batu dira bertan sari-banaketa bertatik bertara ikusteko. Irabazleek saria eta diploma jaso dituzte, baina parte hartzaileak ez dira esku hutsik joan, parte hartu izanaren diploma jaso baitute. Lehen ziklokoek, LH1 eta LH2koek bi taldetan egin dituzte ipuinak; hain zuzen ere, Maitasunaren ezkontza eta Mantxiren oporrak. Han bertan jarri dituzte ikusgai, eta antolatzaileen esanetan, bi ipuinak herritar ororentzat ikusgai jartzea nahi dituzte "sekulako lana" egin dutelako.
Txirritola Euskara Elkarteko kideek adierazi dute parte-hartzeak behera egin duela, batik bat, herritarren parte-hartzea izan ere, nerabe eta helduen kategorian, mikroipuinen sailean, nerabeen kategorian bi lan aurkeztu dituzte, eta nagusienean bakarra. Horregatik, antolatzaileek dei egin diete Aramaioko bizilagunei datorren urteko edizioan parte hartzeko.
Hauxe da irabazleen zerrenda:
LH3 - Ipuinak
- Lehen saria: Paule Avila Hernando, Joxeren ardia galduta
- Bigarren saria: Oxanda Mujika Orobengoa, Hospitalean bueltaka
LH4 - Ipuinak
- Lehen saria: Mairu Zubia Ameskua, Nire ametsen iturria
- Bigarren saria: Ur Aguirre Ramila, Arazoa
Hirugarren zikloa - Komikiak
- Lehen saria: Xabi Lasaga, Jon Alburqueque eta Haizea Unamuno, Lapur kakatia
- Bigarren sasria: Lide Abarrategi eta Lexuri Kortabarria, Gutxitxo denda
Nerabeak - Mikroipuinak
- Lehen saria: Ilargi Bengoa, Adikzio hutsean barruraino sartuta
- Bigarren saria: Irati Nafarrate, Historiako klasea
Helduak - Mikroipuinak
- Lehen saria: Maitane Gomez de Segura, Euli baten bizipenak