"Lurraren defentsan" manifestazio nazionala egingo dute bihar Gasteizen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko maiatzaren 19a

Manifestazioa deitzeko egindako agerraldia. Argazkia: 'alea.eus'

Manifestazio nazionala egingo dute zapatuan Gasteizen, 18:00etan. 

Euskal Herria Bizirik plataformak deituta, manifestazioa egingo dute bihar, zapatua, Gasteizen –18:00etan, San Anton plazan–. Salatu nahi dituzte azken urteetan egin diren edo egitekoak diren hainbat proiektu: AHTa, zentral eolikoak eta fotovoltaikoak, erraustegiak... "Landa eremua eta natura" izango direla kaltetuak nabarmendu dute.

Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta manifestazioa 18:00etan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak