Ipuin, komiki eta mikroipuin onenak sarituko dituzte, parkean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko mai. 19a, 13:06

Artxiboko irudia.

Txirritola Euskara Elkarteak parkean egingo du sari banaketa ekitaldia, 17:00etan. Banakako eta taldekako sariak banatuko dituzte.

Berrikuntza txiki batzuk izan ditu aurtengo ipuin, komiki eta mikroipuin lehiaketak; berrikuntzak edukian eta baita forman ere. Izan ere, gaur egingo duten sari banaketa kanpoaldean egingo dute lehen aldiz. Parkean banatuko dituzte sariak –euria egingo balu, kultura etxeko aretoan–. Edukien kasuan, aldaketa txiki bat izan dute: hirugarren zikloko ikasleek ipuinak idatzi beharrean komikiak sortu dituzte; bigarren zikloko ikasleek banaka sortu dituzte ipuinak; eta LH-1eko eta LH2ko ikasleek taldeka idatzi dituzte ipuinak.

Parte-hartzea, behera

Txirritola Euskara Elkarteko kideek adierazi dute parte-hartzeak behera egin duela: "Eskolako umeen kasuan, eskolarekin elkarlanean egiten dugu, eta denek parte hartzen dute. Eskolan lantzen dituzten ipuinak. Jaitsi dena da herritarren parte-hartzea. Mikroipuinen sailean, nerabeen kategorian bi lan aurkeztu dituzte eta nagusien kategorian bakarra". Hain zuzen, 2021. urteko ekitaldian estreinatu zuten mikroipuinen saila. Helburua zen herritarrak idaztera animatzea. "Ipuin motzak izan behar dute, 100 hitz baino gutxiagokoak", diote antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak