Aramaioko Argindar Banatzailea enpresa publikoaren kudeaketa teknikoaz arduratzeko pertsona bat kontratatu nahi du Aramaioko Udalak. Aldi baterako ordezkapena izango da, lan jardun osokoa eta berehala hastekoa. Kontratazioa Lanbideren bidez egingo da –erreferentzia: 162023004772–. Maiatzaren 11rako egin beharko dira eskaerak.
Lanpostuaren deskribapena:
- Enpresako kontabilitate orokorra, BEZa, PFEZa, kontuen itxiera eta auditoria, kontuen erregistro merkantila. Sektore elektrikoko zergak. Ordainketak eta fakturen kontabilitatea. Nominak.
- Argindarraren fakturazioa. Inbertsioak.
- Lan administratiboa. Kontratu aldaketak.
- CNMC eta Ministerioko eskakizunak betetzea. Kuotak, likidazioak, inbertsio planak.
- Komertzializatzeko lan administratiboak, bezeroei arreta.
Ezinbesteko baldintzak izango dira:
- Lizentziatura edo gradua izatea.
- Euskara C1 maila.