Euskadiko Kopan lan ona egin dute Kurtzetagain elkarteko tiratzaileek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko maiatzaren 10a

Iker Jauregi podiumeko gorenean.

Domekan jokatu zuten Euskadiko Kopako jardunaldia Irunen. Beteranoetan, Ullibarriarana bigarren geratu zen; eta, 3. eta 4. kategorian, Iker Jauregi txapelduna izan zen.

Irunen jokatutako Euskadiko Kopako saioan lan ona egin zuten Aramaioko Kurtzetagain elkarteko tiratzaileek. 3. eta 4. kategorian, Iker Jauregi txapelduna izan zen. Juan Luis Nafarratek nabarmendu du Jauregi hasi berria dela eta emaitza onak lortzen ari dela; Gallartan, apirilaren 23an, 25 jaurtiketetatik 24 on egin zituen, bigarren postua lortuz.

Kategoria berean, Luis Mari Jauregi 8. sailkatu zen.

Beteranoak

Beteranoen kategorian, Enrike Ullibarriarana bigarrena izan zen, eta Juan Luis Nafarrate laugarrena. Kategoria berean Aitor Abarrategi 14. sailkatu zen.

Ezkerrean, Ullibarriarana; eskuman, Nafarrate.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak