Senegalgo bizipenak, jakiak eta erritmoa izan dituzte Aramaioko eskolan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko mai. 6a, 12:58

Irakurzaletasuna eta elkarbizitza sustatzea du helburu Aramaixo Herri Eskolak antolatzen duen Ir a kurrin kurrin saioak.

Aramaixo Herri Eskolak antolatuta Ir a kurrin kurrin saioa egin zuten atzo. Lur Gallastegiren Uda bat Senegalen liburua oinarri hartuta, liburuko hainbat pasarte irakurri eta denon artean liburuaren esanahia osatu zuten. Ondoren, afaria eta jaia egin zuten.

Bergarako Ndank Ndank elkartearen konpainia izan zuten eskolako irakasleek, ikasleek eta gurasoek. Afaltzeko menua izan zen: arroza, oilaskoa eta barazkiak, eta Senegalgo erara jan zuten –sardexka gabe–. Postrerako txokolatea bizkotxoekin izan zuten.

Afal ostea perkusio afrikar doinuekin girotu zuten. Beste behin, gorputz adierazpen aberatsa dutela erakutsi zuten Bergaran bizi diren senegaldarrek, eta baita aramaioarrek ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak