Saharako haurrak etxean hartzeko aukera dago, udako hilabeteetan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko mai. 4a, 13:12

Afanis elkarteko irudia.

Oporrak bakean programan parte hartu gura duten familiek maiatzaren 10era arte eman dezakete izena.

Afanis elkarteak, Gasteizko Udalarekin eta Aldundiarekin elkarlanean, Oporrak bakean programa dauka. Helburua da errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren haur sahararrek udako bi hilabete Arabako familia batean pasatzea. Programan parte hartzeko aukera zabalik dago; izena eman daiteke maiatzaren 10era arte. Interesa duenak dei dezala 650 13 40 11 telefono-zenbakira edo idatz dezala mezua afanisalava@gmail.com helbidera.

Programari esker, bestelako errealitate bat ezagutzeko aukera dute umeek; gainera, osasun azterketak egin eta elikadura orekatua izaten dute. Bestalde, euskal gizartea Mendebaldeko Sahararen egoeraren gainean sentsibilizatzea ere bada helburua; horrela, bi kulturen arteko hurbilpena sustatzeko eta bultzatzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak