Talde soziokulturalak diruz laguntzeko oinarriak onartu ditu Udalbatzak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko mai. 4a, 12:32

Aramaioko udaletxea.

Ohiko osoko bilkuran talde soziokulturalak diruz laguntzeko deialdia onartu zuten, eta baita Aitor Montes medikuari elkartasuna adierazten dion mozioa.

Aramaioko Udalbatzak ohiko osoko bilkura egin zuen eguenean. Besteak beste, onartu zituzten talde soziokulturalak diruz laguntzeko 2023ko ekitaldiko deialdiaren oinarriak. 2023ko aurrekontuetan iaz baino 3.000 euro gehiago izango du partida horrek.

Bestalde, Aramaioko udalbatzak elkartasuna adierazi zion Aitor Montes medikuari. Historia medikoa euskaraz idazteko eta medikuek euskaraz lan egiteko eskubidearen aldeko adierazpena onartu zuen udalbatzak, aho batez –EH Bilduren zazpi boto–. Duela bi aste, medikuak berak salaketa jarri zuen historia medikoetan euskara erabiltzeagatik jasotako hainbat mezurengatik. Izan ere, Debagoieneko Ospitaleko anestesista batek mezu euskarafobo batzuk idatzi zituen Aramaioko paziente baten historia klinikoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak