Enrike Ullibarriarana da herriarteko plater tiraketako lehen saioko irabazlea

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko api. 30a, 17:10

Pago Usoko ordezkari Jon Anduaga oñatiarra saria ematen Enrike Ullibarriarana aramaioarrari.

Aramaioarrak 25 plateretatik 24 apurtu ditu Oñatiko Txopekuako plater tiroketako zelaian jokatu den kanporaketa. Hurrengo domekan Irunen jokatuko den Euskadiko kopan lehiatuko da beste taldekide batzuekin batera.

Oñatiko Txopekua plater tiroketako zelaian jokatu zen atzo, zapatuan, herriarteko txapelketako lehen kanporaketa. 32 bat tiratzailek hartu zuten parte eta Aramaioko Enrike Ullibarriarana izan zen onena platerak apurtzen: 25etik 24. Maiatzaren 7an, hurrengo domekan, Irungo San Marzial tiro eremuan fosa unibertsaleko Euskadiko kopan lehiatuko da taldeko beste sei bat kiderekin batera.

Aldaketak egin dituzte aurten Oñatiko Pago Uso elkarteak antolatzen duen herriarteko plater tiraketan. Orain arte inguruko herriak hartzen zuten parte eta aurten edonork parte hartzeko aukera eskaini dute. Horrela, Oñatiko, Antzuolako, Bergarako, Arrasateko, Aramaioko, Legazpiko, Zumarragako eta Urretxuko tiratzaileak ez ezik, Bizkaikoak ere lehiatu dira.

Lau kanporaketa izango ditu txapelketak; hurrengo hiru zapatuetan jokatuko dira beste hirurak, toki berean, izen ematea 15:30ean irekita. Tiratzaile bakoitzak puntuak lortuko ditue egiten duen lanaren arabera, eta amaieran, puntuak batutakoan, jakingo da txapelketaren irabazlea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak