Aramaioko EH Bilduk aurkeztu du Iban Herrarte Arana buru duen zerrenda

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko api. 26a, 10:31

Hautagaiak, Aramaioko plazan. Argazkia: Aramaioko EH Bildu

Iban Herrarte Arana aramaioarra izango da EH Bilduren zerrendaburua Aramaion. Gaur egun zinegotzia da Aramaioko Udalbatzan.

EH Bilduk aurkeztu du maiatzeko hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrenda. Alkategaia Iban Herrarte Arana izango da, egun Aramaioko Udalean zinegotzi dena; hain zuzen, Zerbitzuak saileko batzordeburua da Herrarte.

Zerrenda osoa:

  1. Iban Herrarte Arana
  2. Libe Ramila Gabiria
  3. Asier Agirre Mugartza
  4. Amaia Pavon Arrizabalaga
  5. Igor Iker Ezpeleta Irizar
  6. Martin Arriolabengoa Unzueta
  7. Monika Landaluze Ruiz de Alegria
  8. Pedro Martin Ajuria Otxandiano
  9. Ainara Inuntziaga Ugarte

Ordezkoak izango dira:

  1. Alberto Onaindia Salaberria
  2. Oihana Eriz Etxebarria
  3. Edurne Kortabarria Urdangarin

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak