Aisialdi taldeko hezitzaile izan gura dutenendako batzarra egingo dute eguaztenean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko apirilaren 24a

Artxiboko irudia.

Eguaztenean bilera egingo dute kultura etxean, 19:00etan. Mahai gainean dituzten proiektuak azalduko dituzte Txirritola elkarteko kideek eta Udalak.

Tximista aisialdi taldeko hezitzaile izan nahi dutenendako bilera irekia egingo dute eguaztenean, apirilaren 26an, kultura etxean. Txirritola Euskara elkarteko kideek eta Udalak mahai gainean dituzten proiektuen berri emango dute, eta horietan parte hartzeko dauden aukerak.

18 urtetik gora izan eta hezitzaile izan gura dutenei zuzenduta dago bilera: Gazte Udako dinamizatzaile edo Gazte Txoko proiektuko kide izan nahi dutenak, adibidez.

Batzarra kultura etxean izango da, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak