Daniel Solana izango da PSE-EEren Aramaioko alkategaia maiatzeko udal hauteskundeetan. Basquetour agentziako zuzendaria da Solana 2020a geroztik. Turismoaren euskal agentziako zuzendari kargua hartu aurretik Añanako Gatz Harana Fundazioko zuzendari izan zen Solana.