EAJk aurkeztu du maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan Aramaioko hautagaia izango dena: Alberto Amenabar. Jeltzaleen zerrendaburua otxandiarra da. Talleres Amenabar enpresan egin du ibilbide profesionala eta 2021eko maiatzaz geroztik Arabako Suhiltzaileen zuzendaria da.
Egungo agintaldian, bi zinegotzi ditu EAJk Aramaion: Pedro Elosegi eta Juanan Peña.