Istripua gertatutako lekura Ertzaintza, suhiltzaileak eta Osakidetzako zerbitzuetakoak joan ziren. Biktima istripua izandako lekuan bertan artatu zuten, baina ezin izan zuten ezer egin. Ertzaintzak ikerketa abian du istripuaren arrazoiak argitzeko.
Hildakoa aramaioarra zen jaiotzaz, 68 urteko Javier Mascariano Ibabe.