Aramaioko Udalak herritarrei zuzendutako inkesta bat ipini du udal atarian, herriko jaiak antolatzen laguntzeko. Uztaileko lehenengo aste bukaeran izango diren San Martin jaietarako herritarrek zer nahi duten jakin nahi dute udal arduradunek, modu horretan, 2023ko San Martin jaietako programazioa osatu ahal izateko.
Urtero egin ohi duten moduan, herriko talde eta eragileekin ere elkartuko dira udal arduradunak; orain, baina, herritarren iritziak jasotzen hasteko unea dela uste dute. Inkestan galdetzen dute azken urteetan egin ohi izan diren ekitaldien ordutegien inguruan, ekitaldiak eurak mantentzeko edo ez mantentzeko beharraz, proposamen berriak eskatzen dituzte...
Gainera, azken urteetan herritarrek eskatu duten talde bat aurtengo jaietan ekarriko dutela gaineratu dute