Osoko bilkuran onartu du Udalbatzak Ibargoia kaleko obrarako dirulaguntza eskatzea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko api. 5a, 09:17

Ibargoia kalea, eguenean.

Martxoko ohiko osoko bilkuran Ibargoia kaleko lanen aurreproiektua onartu zuten; Plan Foralean onartu beharko dute orain proiektua.

Aldundiaren Obra eta Foru Planean Ibargoia kaleko obrarako dirulaguntza eskatzea onartu zuten martxoaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran. "Auzoetan obrak egin dira, eta uste dugu Ibargoiak behar duela berrikuntza bat bai espazio aldetik, baita antolamendu aldetik ere. Orain aurkezten dugun proposamena da Plan Foralean obra eskatzea", azaldu zuen Lierni Altuna alkateak. Hain zuzen ere, barikuan sartu zuten aurreproiektua Aldundiaren 2024-2025eko laguntza programaren deialdian. Plan Foralean onartu beharko da proiektua; horren ondoren, jendaurrean egongo da; eta, azkenik, obraren esleipena egingo da. Besteak beste, egingo dituzten lanak dira aparkaleku batzuk lekuz aldatzea. EH Bilduko bost zinegotzi eta EAJko biak izan ziren bilkuran; proiektua aurkezteak guztien onarpena izan zuen.

Jaietarako laguntzak

Osoko bilkuran, auzoetako jaiak diruz laguntzea ere mahai gainean izan zuten. 2023ko ekitaldian auzoetako jaiak diruz laguntze- ko programaren deialdia onar- tu zuten, aho batez. Azken ur- teetako kopuru berarekin jarraituko dutela azaldu zuen alkateak, 13.500 euro, eta kopu- ru hori nahikoa izaten dela gaineratu zuen. Ildo horretan, nabarmendu zuten kultur, kirol eta gizarte arloetako taldeei bideratutako dirulaguntza igo egin dutela. Dirulaguntzaren xedea Aramaioko udalerriaren eremuan 2023ko auzoetako jaiak edo erro- meriak antolatzeko dirulaguntzak ematea. Onuradunak Aramaio- ko auzo elkarteak eta Oletako batzar administratiboa izango dira. Ohikoa den moduan, diru- laguntza bi epetan jasoko da: %75 eskaera onartzen denean eta gainerakoa aurreikusitako ekintzak egin direla justifikatzen denean.

Eguneko Zentroa

Eguneko Arretarako Landa Zentroa kudeatzeko zerbitzu kon- tratua esleitzeko espedienteari hasiera ematea onartu zuten, aho batez. Izan ere, egun duten kontratua ekainean bukatzen dela azaldu zuen alkateak. Eguneko Zentroak zerbitzu integratuak eskaintzen ditu, prebentziokoak, asistentziakoak eta komunitarioak. Bereziki, adineko pertsona autonomoei laguntzeko diseinatua dago; eta pertsonaren autonomia, haien integrazioa eta parte-hartze soziala mantentzeko ahalegina sustatzea du helburu. Udalaren Gizarte Zerbitzuen bitartez egiten da kudeaketa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak