Mendiak babestea eskatzeko mendi martxa egingo dute bihar Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko mar. 31a, 13:17

Arabako Mendiak Aske plataformak deituta mendi ibilaldia egingo dute bihar, zapatua, Aramaion.

Arabako Mendiak Aske plataformak mendiak babesteko mendi martxen beste edizio bat hasi berri du. Lehenengo ibilaldia martxoaren 25ean egin zuten, Uribarri-Jauregin. Bihar, apirilak 1, bigarren mendi martxa egingo dute, Aramaion. 09:00etan elkartuko dira, frontoian, eta, handik abiatuta, Kruzetara, Durakogainera eta Ganborraldera igoko dira. Ibilbide hori hamabi kilometrokoa izango da eta 600 metroko desnibela izango du.

Motzagoa izango den beste ibilbide bat ere antolatu dute: 10:00etan irtengo dira Kruzetatik, zazpi kilometroko ibilbidea izango du ibilaldi motzak, eta 300 metroko desnibel positiboa. Mendi martxen helburua da zentral eolikoak eta fotovoltaikoak ezarri nahi diren ingurune naturalak ezagutzera ematea.

Horrez gain, antolatzaileek gogora ekarri nahi dute maiatzaren 20an egingo den manifestazio nazionala. Euskal Herrian egin nahi duten makroproiektuen aurka egingo dute, 18:00etan, Gasteizen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak