Kintelena janari-dendari bultzada emateko herritarren inplikazioa eskatu dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko mar. 22a, 09:26
Kintelena denda, kanpotik.

Arbel Kooperatibak kudeatzen duen Kintelena janari-dendaren etorkizunaz hausnartzeko batzar irekia egingo dute martxoaren 29an, Sastiñan.

Laster beteko dira sei urte Arbel Kooperatibak Kintelena janari-dendaren kudeaketa hartu zuenetik. Bada, dendaren etorkizunaz hausnartu eta bultzada berri bat emateko momentu dela iritzita, bilera irekia egingo dute datorren astean. Sastiñan izango da batzarra, martxoaren 29an, 18:00etan.

"Momentu honetan bultzada berri bat behar du proiektuak, eta horregatik herriko talde, eragile eta norbanako guztiei luzatu nahi diegu deialdia. Aramaio herri bizi bat izan dadin hain garrantzitsua den denda zabalik mantentzeko, denon inplikazioa behar dugu", azaldu du Kooperatibako zuzendaritzak ohar bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak