Enrique Ullibarriaranak beteranoen Euskadiko Kopa irabazi du, mini fosa modalitatean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko mar. 20a, 10:25
Lizarraga, Ullibarriara eta Axpe. Argazkia: Juan Luis Nafarrate.

Enrique Ullibarriaranak irabazi du txapelketako, eta hirugarren sailkatu da talde bereko Rafael Axpe.

Euskadiko Kopa jokatu zuten atzo Oñatin. Aramaioko tiratzaileek lan ona egin zuten; hala, 25 plateretatik 25ak jota, finalerako sailkatu ziren Enrique Ullibarriarana eta Rafael Axpe.

Berdinketa hausteko saioan, Ullibarriaranak 23 plater bota zituen, eta Axpek 22. Ullibarriarak berdinketa hausteko beste saio bat egin behar izan zuen bigarren sailkatu zen Serafin Lizarragarekin: 4-3 nagusitu zen aramaioarra.

Beteranoen mailako sailkapena:

1. Enrique Ullibarriarana

2. Serafin Lizarraga

3. Rafael Axpe

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak