Zapatuan jokatuko dute Bertso Kuadrilla arteko finala Laudion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko mar. 20a, 09:56

Finaleko hiru taldeak.

Gasteizko Errexala eta Katuko Muinoak, eta Aramaioko Izena Pentsau Bida taldeek jokatuko dute finala. 17:00etan izango da finala Laudioko BHI institutuan.

Arabako Bertso Kuadrilla artekoa iritsi da amaierara. Zapatuan, martxoaren 22an, Laudion jokatuko dute finala Gasteizko Errexala eta Katuko Muinoak, eta Aramaioko Izena Pentsau Bida taldeek.

Bazkaria eta saioa

Egun osoko egitaraua prestatu dute. 12:00etan bertso poteoa egingo dute Laudioko BHI institututik hasita; kantuan ibiliko dira idatzizko bertso sorta taldekoak eta bat-bateko taldeko bertsolariak. 14:00etan bazkaria izango dute institutuan bertan. Bazkarirako eta saiorako txartelak erosi nahi dituenak gaur izango du horretarako azken eguna. Gazteek 10 eurotan, bazkideek 15 eurotan eta gainontzekoek 18 eurotan izango dituzte sarrerak, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Saiorako sarrerak  bakarrik ere eros daitezke: gazteek 4 euro, bazkideek 6 euro eta gainontzekoek 8 euro.

Musika eta finala

Bazkariaren ondoren Intxixv taldeak jarriko du musika, eta hiru taldeen arteko finala 17:00etan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak