Euskarazko film laburrez gozatzeko aukera egongo da etzi, domeka, Aramaioko kultura etxean. Txirritola Euskara Elkarteak antolatuta. 80 minutu iraungoo duen emanaldian zazpi film labur emango dituzte: Leire Egañak zuzendutako Erlojupekoa; Maria Bartolomek, Eric Camposek eta Fernando Martinek zuzendu duten Olatuen isiltasuna; Mari-na Perosanzen Muskil; Ane Cuestaren Asko falta da; Maider Oleagaren Irrits; Iulen Aranaren Koadro goriari heldu; eta Josu Martinezek zuzendu duen Hitzak.
Elkarteko kide egiteko aukera
Txirritola Euskara Elkarteak helbide bat jarri du elkarteko bazkide egin nahi dutenendako: bazkide egin nahi duenak txirritola@gmail.com helbider idatz dezake. Urteko kuota 10 euro da.
Gaur egun 120 bazkide inguru ditu elkarteak eta herri mailan hainbat ekintza antolatzen dituzte. Ipuin lehiaketa, irakurzaletasun kanpaina eta literatur solasaldia dira urteroko ekintza nabarmenenak. Horrez gain, badaude beste ekintza batzuk euskara elkarteak herriko beste eragile batzuekin batera antolatzen dituenak; adibidez, Gaba Baltza eta Euskararen Egunaren inguruko zenbait ekintza. Gainera, Korrika eta Euskaraldia ekimenak herri mailara eroaten ditu.