Energia sorkuntzarako proiektuei buruzko informazio-batzarra deitu du Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko mar. 17a, 16:00

Eguzki plakak teilatuan jarrita.

Aramaioko Udalak informazio-batzarra deitu du datorren asterako, martxoaren 22rako, 18:30ean. Aramaion energia sorkuntzarako proiektuak izango da batzarraren gaia.

Hiru helburu nagusi izango ditu batzarrak: batetik, Udalak energia-iturrien gainean egindako lanketa eta jasotako informazioa azalduko dute; bigarrenik, Aramaion kanpotik jasotako parke eolikoaren proiektuari buruz hitz egingo dute, eta, modu horretan, Udalak herritarren iritzia jasoko du; azkenik, energia-iturrien gainean herritarren informazioa jasotzeko, 2023an zehar herritarrekin egin nahi dituzten hausnarketa saioei buruzko eskema aurkeztuko du Udalak.

Aramaioko Udalak Aztiker Soziologia Ikergunea kontratatu du energia-sorkuntzarako proiektuen inguruko hausnarketa-saioak egiteko. Hala, herritarrak animatu nahi dituzte eguaztenean egingo duten batzarrean parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak