Aramaion euskarak duen etorkizunaz hausnarketa egingo dute gaur

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko mar. 14a, 12:25

Aramaioko kalea.

Euskara Aramaion: datozen urteetan zer? hausnarketa saioa egingo dute gaur, martitzena, 17:30etik 19:30era udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Hausnarketa saio irekia egingo dute gaur Aramaioko udaletxean. Helburua izango da eragile ezberdinak elkartu eta denen artean irudikatzea zer egoera nahiko luketen euskararentzat epe ertainean Aramaion.

Gaiari buruzko interesa eta zeresana duen edonor animatu nahi dute batzarrean parte hartzera. 17:30etik 19:30era bitartean izango da saioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak